2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Deialdia, alokairu libreko 10 udal etxebizitza garajedun, alokairuan jartzeko
Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeak, 2023ko abuztuaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen hutsik zeuden etxebizitzak esleitzeko deialdi berri bat hastea. Horien artean, 4 etxebizitza gazteendako izanen dira eta 6 familiendako.
Alokairuko etxebizitzen udal erregistroaren arabera, erreferentzia zenbaki hauek dituzten etxebizitzak alokatuko dira deialdi honen bidez: A behea, 1C, 1D, 1F, 1G,1i, 2A, 2F,2i eta 2L.
Alokairu horiek arautzen dituen Ordenantzaren 8. artikuluak honakoa ezartzen du: "Alokairuko etxebizitzen eskaria antzemandakoan, betiere alokairu poltsan etxebizitzak badaude eskuragarri, Alkatetzaren ebazpen bidez eta Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeak eskatuta, deialdiak irekiko dira etxebizitza horiek eskatu eta adjudikatzeko. Deialdi horretan, zenbat etxebizitza esleituko diren eta horien ezaugarriak adieraziko dira". Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeak deialdia hasteko proposamena egin du, eta ordenantzak alkatetzari esleitzen dio eskumena.
EBAZTEN DUT
Lehenengoa.–Alokairu libreko 10 udal etxebizitza eskatzeko eta alokatzeko deialdia hastea, honako baldintza hauen arabera:
–Etxebizitzetatik 6 familiendako modalitaterako izanen dira (ordenantzaren 3.a artikulua).
–Etxebizitzetatik 4 gazteendako modalitaterako izanen dira (ordenantzaren 3.b artikulua).
–Eskaerak aurkezteko epea izanen da deialdia Udalaren iragarki-taulan argitaratzen denetik 2023ko irailaren 15era.
Bigarrena.–Deialdi honetako balorazio-epaimahaia osatuko dute Uharteko Osasun, Gizarte Ongizate eta Etxebizitza Batzordeko kideek.
Uharten, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2311569