2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GOIZUETA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Goizuetako Udaleko alkateak, 2023ko abuztuaren 11n, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:
Datorren 2023ko abuztuaren 20tik 30era herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateetako Organizazio, Funtzionamendu eta Erregimen Juridikoa arautzen duen erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:
1. Alkate bezala ditudan eskumen guztiak, dagokion eskuordetzaren bidez, Maialen Uitzi Uitzi alkateordearen esku uztea, nere ausentzia ordezkatu dezan aipatutako egunetan.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaleko iragarki oholean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.
Goizuetan, 2023ko abuztuaren 11n.–Alkatea, Unai Miranda Berroeta.
Iragarkiaren kodea: L2311833