169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketako plan berezia Ilurdotzeko 6. poligonoko 22. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 3ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Ilurdotzeko 6. poligonoko 22. lurzatian, Mikel Lezaun Garcíak sustatua, lurzati pribatuaren eraikitze-lerrokadurak ezarri eta lurzatia bera mugatzeko Ilurdotzeko 6. poligonoko 22. lurzatian.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Esteribarren, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2311489