2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Zerbitzu publikoari atxikitako ondasuna desafektatzeko espedientea. Informazio publikoa
Alkatetzaren 2023ko ekainaren 29ko 233. Ebazpenaren bidez, erabaki zen espediente administratibo bati hasiera ematea, aldatu zedin Beriaingo etxebizitza baten sailkapen juridikoa (Morea kalea 1, 1. C), ondasun, eskubide eta betebeharren inbentarioan, hura desafektatzeko, eta, hala, oraingo izaera aldatzeko: zerbitzu publiko izaeratik ondasun izaerara.
Aipatutako ondasuna dago Beriaingo Morea kaleko 1ean, 1. C-an, eta laurogeita hamabi metro eta laurogeita sei dezimetro koadroko azalera eraikia du. Mugak: iparraldean, kale publikoa; hegoaldean, B letrako etxebizitza; ekialdean, eskailera kaxa eta D letrako etxebizitza; eta mendebaldean, kale publikoa (Montebajo kalea). Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 3147. liburukia, 135. liburua, 50. folioa, 10.520. finka, eta bigarren inskripzioa, honako katastro-erreferentzia honekin: 5. poligonoa, 155., 1., 12. lurzatiak. Alokairu sozialeko zerbitzu publikoari atxikia dago haren izaera, honako ordenantza honen bidez: ordenantza, arautzen dituena alokairu sozialeko etxebizitzak adjudikatzeko irizpideak, funtzionamendu arauak eta erabilera.
Aditzera ematen da, herritarrek udal bulegoetan espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita; hori dena, jarraikiz Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen Erregelamenduaren 12.1. artikuluari.
Beriainen, 2023ko abuztuaren 8an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2311622