2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Bargotako Udalaren Kudeaketa Batzordeko buruak, 2023ko abuztuaren 3an, ondoko ebazpena eman zuen:
Kontuan hartuz herritik kanpo izanen naizela 2023ko abuztuaren 14tik 25era bitartean (biak barne), eta jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluari,
Ebazten dut:
Kudeaketa batzorde honetako bokal den Francisco Javier Marquínez Vicenteren esku uztea neure karguaren eginkizunak, 2023ko abuztuaren 14tik 25era bitartean (biak barne).
Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.
Bargotan, 2023ko abuztuaren 3an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2311545