1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1700/2023 EBAZPENA, 2023ko abuztuaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko 5 lanpostu (C mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaproben deialdirako.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak 2023ko ekainaren 8an emandako 1238/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko 5 lanpostu (C mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobetarako. Aipatutako ebazpena 2023ko ekainaren 29an argitaratu zen, 2023ko 136. NAOan.
Eskabideak aurkezteko epea amaiturik, eta deialdiaren 4.1 oinarriarekin bat etorriz, bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Langileen Kudeaketako Ataleko buruaren txosten-proposamena aintzat harturik.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluaren babesean errektoreari eman zaizkion eskumenak erabiliz.
Errektorea ez dagoelako, hura ordeztuz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2023ko ekainaren 20an emandako 1306/2023 Ebazpenaren hamazazpigarren apartatuan ezarritakoarekin bat,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan zerbitzuetako ofizial izateko 5 lanpostu (C mailakoak) barne igoerako prozedura murriztuan eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaprobetarako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda, zeina eranskin gisa atxiki baita.
Bigarrena.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.
Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:
https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001
Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 7an.–Martín Larraza Kintana, Jarduneko errektorea.
ERANSKINA.–NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAN ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO 5 LANPOSTU (C MAILAKOAK) BARNE IGOERAKO PROZEDURA MURRIZTUAN ETA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO HAUTAPROBETARAKO DEIALDIAN ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA
–Onartuak:
CAPARROSO ULTRA, FRANCISCO JOSÉ
GARCÍA POLA, MANUEL
LERGA SOLA, JUAN ANDRÉS
OQUIÑENA MARCO, JOAQUÍN
–Baztertuak: Inor ez.
Iragarkiaren kodea: F2311584