169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAKAIKU

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Jarraikiz 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,

EBAZTEN DUT:

1. Josetxo Kintana Larraza zinegotzia izatea nire ordez ariko dena, alkatearen eginkizun guztiak bereganatuta, Bakaikuko udal-mugartetik kanpo naizenean, 2023ko abuztuaren 7tik 15era. Lehen alkateorde da Josetxo Kintana Larraza.

2. Ebazpen hau Josetxo Kintana Larrazari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkezten ahal dira:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari (Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legea).

3.–Orobat, eta aukeran, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bakaikun, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.

Iragarkiaren kodea: L2311560