169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Aranoko Udaleko alkate jaunak, 2023ko abuztuaren 4an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

2023ko abuztuaren 7tik 17ra bitartean herritik at egongo naizenez, eta Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoa arautzen dituen Erregelamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera,

ERABAKI DUT:

1. Alkate gisa ditudan eskumen guztiak Xabier Cueto Martin alkateordearen esku uztea, nire ordez aritu dadin aipatutako egunetan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesatuari jakinaraztea.

Aranon, 2023ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2311562