2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AGOITZ
23-00124 gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, igorri da 23-00124 gora jotzeko errekurtsoa, Cándida Abajo Antimasberesek jarria, Agoizko Alkateordearen 2022ko abenduaren 1eko ebazpen baten kontrakoa. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 12ko ebazpen baten kontra jarritako berraztertzeko errekurtso bat, hizpide zuena 2022rako enplegu publikoaren eskaintzaren onespena. Hala bada, iragarki honen bidez, epatzen dira interesdun guztiak, ager daitezen, baldin beren eskubidearen arabera egoki iruditzen bazaie, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, 31007 - Iruñea, Nafarroa), 10 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.
Agoitzen, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.
Iragarkiaren kodea: L2311555