169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AGOITZ

23-00123 gora jotzeko errekurtsoa, 2022ko lan publikoaren eskaintzari buruzkoa

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia baten bidez, igorri da 23-00123 gora jotzeko errekurtsoa, Orreaga Cosin Retak jarria, Agoizko Alkateordearen 2022ko abenduaren 1eko ebazpen baten kontrakoa. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 12ko ebazpen baten kontra jarritako berraztertzeko errekurtso bat, hizpide zuena 2022rako enplegu publikoaren eskaintzaren onespena. Hala bada, iragarki honen bidez, epatzen dira interesdun guztiak, ager daitezen, baldin beren eskubidearen arabera egoki iruditzen bazaie, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10, 31007 - Iruñea, Nafarroa), 10 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Agoitzen, 2023ko abuztuaren 3an.–Alkatea, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2311554