169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2023ko abuztuaren 2an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari Ingeniaritza Termikoko gradua, Historia eta Memoriako unibertsitate masterra eta Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko unibertsitate masterra ezartzeko.

ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak titulu horien aldeko ebaluazioa egin du, eta Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren txostena ere aldekoak izan dira.

Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulazio berriak ezartzearen aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Baimena ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ingeniaritza Termikoko gradua, Historia eta Memoriako unibertsitate masterra eta Osasunaren arloko Psikologia Orokorreko unibertsitate masterra ezartzeko.

2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Ministroen Kontseiluari bidal diezaion baimendutako tituluen izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba ditzan.

3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.

4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 2an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2311427