1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA antolaketako goi mailako teknikarien gehienez ere lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiaren barruan, zehazki, oposizioaldiko proba egiteko finkatutako egunaren aurka.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da ezen Miguel Ángel González Moreno jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 19ko 2223/2023 Ebazpenean oposizioaldiko azterketa egiteko adierazten den egunaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako antolaketako goi mailako teknikarien gehienez ere lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, oposizio-lehiaketa bidez, betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioaldiko proba egiteko eguna, ordua eta lekua finkatu ziren.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2023ko abuztuaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F2311825