169. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

62/2023 FORU DEKRETUA, abuztuaren 2koa, Galarko eta Iruñeko udal mugarteak Donapea eta El Garitón eremuetan aldatzeko espedientea ebazten duena.

Aldaketa honen abiapuntua da Galarko eta Iruñeko udaletako osoko bilkurek 2022ko maiatzaren 19an eta 2022ko maiatzaren 5ean, hurrenez hurren, hartutako erabakiak, zeinen bidez onetsi baitzuten udal mugarteak aldatzeko ekimena baliatzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan ezartzen den bezala foru lege horrexen 15.1 artikuluan ezarritako kasuetarako. Bide hori aukeratu zen prozedurak ukituko lituzkeen eremu handiak ikusita eta legearen 13.2, b) eta c) artikuluetan agertzen diren helburuak kontuan hartuta.

Testuinguru horretan, Iruñeko Udalak eta Galar Zendeako Udalak administrazioen arteko lankidetza-hitzarmen bat onestea erabaki zuten, bi alderdiek 2022ko ekainaren 15ean sinatu zutena.

Ekimena abian jarri ondoren, Foru Komunitateko Administrazioak jarraitu beharreko prozeduran honako hauek egin behar dira: espedientea gutxienez ere bi hilabetez jendaurrean jartzea, ukitutako udal eta kontzejuei entzunaldia ematea epe horretan berean, eta Nafarroako Kontseiluaren irizpena jasotzea, Estatuko Administrazioari horren berri emanda. Udal mugarteen aldaketaren gaineko ebazpena ematea Nafarroako Gobernuari dagokio.

Horrenbestez, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak, urtarrilaren 12ko 4/2023 Ebazpenaren bidez, hasiera eman zion Galarko eta Iruñeko udal mugarteak aipatutako eremuetan aldatzeko espedientearen tramitazioari, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 15.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Aurkeztutako dokumentazio teknikoa Iruñeko Udalak prestatu du eta ukitutako toki erakundeek osoko bilkuran onetsi dute, 2022ko abenduaren 16an, Galarren kasuan, eta 2022ko abenduaren 1ean, Iruñearen kasuan. Dokumentazioan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak 2022ko irailaren 8an, 2022ko urriaren 25ean eta 2022ko azaroaren 10ean egindako errekerimenduak jaso dira. Era berean, osoko bilkura horietan behin betiko planoak onetsi ziren, administrazioen arteko lankidetza-hitzarmenean hasiera batean proposatu zirenak aldatzen dituztenak.

Bat etorriz uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 14.1 artikuluarekin, espedientean honako hauek bildu dira: aldatu nahi den eremuaren planimetria, muga berriak zehaztuta, eta eskatzen den gainerako dokumentazioa, bai eta bi udal mugarteetarako proposatzen den aldaketa justifikatzeko oinarriak ere, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 13.2. b) eta c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, non udal mugarteen aldaketak justifikatzeko arrazoi hau agertzen baita: erakundeen kudeaketa-ahalmena handitzea eta udal mugarteak errealitatera egokitzea; kasu honetan, eskualdeko errealitate fisikora eta aurreikusten den errealitate urbanistikora egokitzea.

Jendaurreko informazioaren tramitean, zeina 2023ko urtarrilaren 30ean ireki baitzen Nafarroako Aldizkari Ofizialean 4/2023 Ebazpena argitaratuta, espedienteari buruzko bi alegazio jaso dira. Biak 2023ko martxoaren 30ean sartu ziren Erregistro Elektroniko Ofizialean, eta Iruñeko Udaleko Hirigintzako Gerentziak ebatzi zituen, 2023ko maiatzaren 3ko txosten baten bidez. Ondoren, Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak 2023ko maiatzaren 10ean egindako beste txosten tekniko batek txosten hura abalatu zuen eta bi alegazio horiek ezestea proposatu zuen.

Espedientea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritako prozedurarekin bat instruitu denez, lege horren 13., 15., 16. eta 18. artikuluetan aipatzen diren betebeharrak betetzen direnez eta xede direnez 13.2. b) eta c) artikuluan aipatzen diren helburuak, udal mugarteak egokitu egiten direlako aurreikusten diren errealitate fisiko eta urbanistikoetara eta handitzen delako ukitutako toki erakundeen kudeaketa-gaitasuna, bidezko da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak espedientea ebaztea, eta onartzea proposatzen den mugarteen aldaketa, agiri teknikoetan deskribatu bezala. Onesten den aldaketaren definizio geometrikoa foru dekretu honen lehenengo artikuluan zehazten da.

Espedientearen osagarri, honako hauek agertzen dira: Lurralde Mugaketako Batzordeak 2023ko maiatzaren 17ko bilkuran emandako aldeko txostena eta Nafarroako Kontseiluak 2023ko uztailaren 21ean emandako aldeko irizpena.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, Nafarroako Kontseiluaren irizpenaren arabera, eta Nafarroako Gobernuak 2023ko abuztuaren 2ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. artikulua. Onestea Galarko eta Iruñeko udal mugarteak Donapea eta El Garitón eremuetan aldatzea. Muga-lerroa, aldatutako tartean, espedientearen memoria teknikoan finkatutakoa izanen da, zeina honako koordenatu hauetan zehazten baita ETRS89, UTM-30N erreferentzia-sisteman:

ETRS89 UTM 30N KOORDENATUAK LERROAREN NODOETAN

Nodoa

X koordenatua

Y koordenatua

P01

609403,92

4739097,50

P02

609409,38

4739098,09

P03

609422,21

4739112,93

P04

609440,33

4739106,75

P05

609442,18

4739106,11

P06

609445,34

4739105,03

P07

609455,74

4739101,77

P08

609456,10

4739101,62

P09

609484,90

4739081,77

P10

609551,73

4739037,61

P11

609567,67

4739027,51

P12

609630,22

4738989,47

P13

609647,63

4738979,24

P14

609686,24

4738958,51

P15

609700,60

4738951,08

P16

609716,23

4738943,65

P17

609737,98

4738933,75

P18

609774,55

4738916,84

P19

609821,31

4738895,98

P20

609835,96

4738889,66

P21

609854,06

4738882,60

P22

609870,11

4738877,01

P23

609906,22

4738866,15

P24

609909,93

4738863,00

P25

609914,34

4738860,03

P26

610027,90

4738810,08

P27

610047,34

4738801,77

P28

610071,99

4738791,93

P29

610083,54

4738787,59

P30

610109,32

4738778,07

P31

610123,96

4738772,70

P32

610128,29

4738770,78

P33

610132,68

4738768,29

P34

610135,46

4738766,44

P35

610137,35

4738765,12

P36

610140,53

4738762,76

P37

610142,52

4738761,20

P38

610147,23

4738757,19

P39

610152,38

4738752,26

P40

610156,00

4738748,40

P41

610158,92

4738745,01

P42

610160,44

4738743,14

P43

610162,62

4738740,28

P44

610164,13

4738738,20

P45

610166,53

4738734,67

P46

610168,70

4738731,22

P47

610170,46

4738728,19

P48

610172,51

4738724,37

P49

610174,34

4738720,63

P50

610176,67

4738715,30

P51

610177,90

4738712,14

P52

610178,48

4738709,39

P53

610178,42

4738706,66

P54

610177,82

4738704,43

P55

610176,82

4738702,92

P56

610177,72

4738702,44

P57

610186,18

4738698,25

P58

610194,73

4738695,97

P59

610196,64

4738680,24

P60

610181,42

4738566,24

P61

610165,64

4738466,12

P62

610159,80

4738437,58

P63

610158,50

4738437,22

P64

610155,13

4738436,20

P65

610151,87

4738434,94

P66

610148,65

4738433,47

P67

610145,59

4738431,81

P68

610142,62

4738429,91

P69

610141,75

4738429,27

P70

610139,84

4738427,83

P71

610137,15

4738425,59

P72

610134,61

4738423,12

P73

610132,26

4738420,51

P74

610130,08

4738417,76

P75

610128,13

4738414,87

P76

610124,82

4738408,64

P77

610123,48

4738405,43

P78

610122,39

4738402,16

P79

610120,44

4738391,77

P80

610120,25

4738388,28

P81

610120,31

4738384,78

P82

610120,64

4738381,30

P83

610121,14

4738377,83

P84

610121,90

4738374,39

P85

610122,92

4738371,03

P86

610124,19

4738367,73

P87

610125,65

4738364,57

P88

610127,30

4738361,51

P89

610129,16

4738358,53

P90

610129,66

4738357,84

P91

610131,24

4738355,66

P92

610133,46

4738353,00

P93

610135,12

4738351,41

P94

610130,99

4738338,76

P95

610146,59

4738338,41

P96

610149,75

4738338,34

P97

610151,58

4738338,30

P98

610156,80

4738338,18

P99

610181,60

4738337,61

P100

610182,28

4738341,36

P101

610182,83

4738344,42

P102

610182,85

4738344,52

P103

610182,93

4738344,94

P104

610183,03

4738345,36

P105

610183,15

4738345,77

P106

610183,28

4738346,18

P107

610183,43

4738346,58

P108

610183,59

4738346,98

P109

610183,76

4738347,37

P110

610183,95

4738347,75

P111

610184,15

4738348,13

P112

610184,37

4738348,50

P113

610184,60

4738348,86

P114

610184,85

4738349,21

P115

610185,11

4738349,55

P116

610185,38

4738349,88

P117

610185,66

4738350,20

P118

610185,95

4738350,52

P119

610186,26

4738350,81

P120

610186,58

4738351,10

P121

610186,90

4738351,38

P122

610187,24

4738351,64

P123

610187,59

4738351,89

P124

610187,94

4738352,13

P125

610188,31

4738352,36

P126

610188,68

4738352,57

P127

610189,06

4738352,76

P128

610189,45

4738352,95

P129

610189,84

4738353,11

P130

610190,24

4738353,27

P131

610190,65

4738353,40

P132

610191,06

4738353,53

P133

610191,48

4738353,63

P134

610192,10

4738354,00

P135

610192,77

4738354,42

P136

610193,43

4738354,85

P137

610194,09

4738355,29

P138

610194,73

4738355,74

P139

610195,37

4738356,21

P140

610195,99

4738356,69

P141

610196,61

4738357,19

P142

610197,21

4738357,69

P143

610197,81

4738358,21

P144

610198,39

4738358,74

P145

610198,97

4738359,28

P146

610199,53

4738359,84

P147

610200,08

4738360,40

P148

610200,62

4738360,98

P149

610201,15

4738361,56

P150

610201,66

4738362,16

P151

610202,17

4738362,77

P152

610202,66

4738363,38

P153

610203,14

4738364,01

P154

610203,60

4738364,65

P155

610204,06

4738365,29

P156

610204,50

4738365,95

P157

610204,92

4738366,61

P158

610205,33

4738367,29

P159

610205,73

4738367,97

P160

610206,12

4738368,66

P161

610206,49

4738369,35

P162

610206,85

4738370,06

P163

610207,19

4738370,77

P164

610207,52

4738371,48

P165

610207,83

4738372,21

P166

610207,91

4738372,39

P167

610208,13

4738372,94

P168

610208,41

4738373,67

P169

610208,68

4738374,42

P170

610208,93

4738375,16

P171

610209,17

4738375,92

P172

610209,40

4738376,67

P173

610212,96

4738377,29

P174

610215,70

4738377,76

P175

610254,44

4738384,43

P176

610281,32

4738389,06

P177

610293,01

4738391,07

P178

610303,06

4738392,80

P179

610370,10

4738404,35

P180

610390,52

4738407,93

P181

610427,80

4738414,47

P182

610518,91

4738430,17

P183

610541,87

4738434,12

P184

610561,84

4738437,56

P185

610572,35

4738439,61

P186

610576,18

4738436,07

P187

610698,73

4738320,82

P188

610718,78

4738302,40

P189

610739,08

4738292,58

P190

610759,53

4738267,37

P191

610761,87

4738261,55

P192

610766,70

4738266,76

P193

610781,56

4738282,83

P194

610780,74

4738283,62

P195

610786,72

4738282,12

P196

610818,91

4738274,08

P197

610858,25

4738264,25

P198

610878,54

4738259,18

P199

610885,57

4738257,47

P200

610894,63

4738282,47

P201

610892,25

4738291,33

P202

610879,65

4738317,33

P203

610879,85

4738321,18

P204

610880,26

4738334,55

P205

610882,91

4738350,89

P206

610884,46

4738364,79

P207

610885,64

4738377,66

P208

610885,43

4738389,88

P209

610884,31

4738403,48

P210

610882,46

4738415,41

P211

610878,81

4738427,95

P212

610877,78

4738433,73

P213

610876,28

4738442,16

P214

610873,15

4738454,58

P215

610872,89

4738469,98

P216

610872,88

4738470,23

P217

610872,61

4738477,21

P218

610872,81

4738484,19

P219

610873,49

4738491,15

P220

610874,64

4738498,04

P221

610876,25

4738504,83

P222

610878,32

4738511,51

P223

610880,84

4738518,02

P224

610883,80

4738524,35

P225

610887,18

4738530,46

P226

610890,97

4738536,33

P227

610904,21

4738555,40

P228

610909,00

4738561,11

P229

610913,50

4738567,05

P230

610917,72

4738573,19

P231

610917,78

4738573,28

P232

610922,12

4738580,05

P233

610926,05

4738587,07

P234

610929,56

4738594,31

P235

610932,62

4738601,75

P236

610935,23

4738609,36

P237

610938,63

4738619,20

P238

610942,65

4738628,80

P239

610947,26

4738638,13

P240

610952,46

4738647,15

P241

610958,21

4738655,83

P242

610964,51

4738664,12

P243

610968,11

4738668,28

P244

610971,95

4738672,22

P245

610976,02

4738675,93

P246

610980,30

4738679,38

P247

610984,79

4738682,57

P248

610989,16

4738685,75

P249

610993,31

4738689,20

P250

610997,23

4738692,92

P251

611000,90

4738696,89

P252

611018,68

4738728,68

P253

611034,67

4738766,78

P254

611046,81

4738785,23

P255

611067,55

4738821,49

P256

611068,17

4738821,73

P257

611071,47

4738822,98

P258

611097,60

4738832,89

P259

611142,00

4738849,72

P260

611137,45

4738861,77

P261

611169,55

4738873,87

P262

611186,01

4738880,07

P263

611185,59

4738887,61

P264

611185,24

4738893,39

P265

611184,81

4738898,98

P266

611184,31

4738902,82

P267

611183,82

4738907,44

P268

611183,75

4738907,86

P269

611181,91

4738917,78

P270

611178,64

4738928,01

P271

611175,54

4738935,95

P272

611170,57

4738948,05

P273

611164,66

4738962,30

P274

611157,32

4738972,56

P275

611150,15

4738980,93

P276

611142,22

4738988,51

P277

611138,51

4738993,15

P278

611138,00

4738993,79

P279

611147,94

4738996,82

P280

611152,02

4738998,06

P281

611168,13

4739002,96

P282

611188,03

4739011,11

P283

611196,72

4739014,67

P284

611207,88

4739019,24

P285

611238,92

4739031,95

P286

611251,97

4739037,30

P287

611262,60

4739033,91

P288

611334,61

4739010,93

P289

611402,82

4738986,38

P290

611410,86

4738974,92

P291

611413,88

4738967,71

P292

611416,66

4738959,35

P293

611419,07

4738949,72

P294

611420,97

4738940,72

P295

611423,27

4738930,06

P296

611426,49

4738917,52

P297

611428,93

4738906,11

P298

611430,43

4738898,62

P299

611434,34

4738881,76

P300

611445,00

4738883,30

P301

611458,09

4738883,34

P302

611468,51

4738883,73

P303

611489,58

4738886,54

P304

611514,34

4738888,64

P305

611524,25

4738889,41

P306

611534,49

4738932,13

P307

611544,79

4738931,89

P308

611556,15

4738928,85

P309

611574,30

4738921,46

P310

611658,24

4738880,71

P311

611676,66

4738891,37

P312

611701,44

4738909,09

P313

611710,44

4738913,85

P314

611716,20

4738915,99

P315

611723,23

4738917,64

P316

611746,53

4738919,93

P317

611775,41

4738907,66

P318

611792,09

4738900,57

P319

611792,02

4738897,77

P320

611791,61

4738882,62

P321

611791,20

4738871,74

P322

611790,54

4738857,52

P323

611790,33

4738853,48

P324

611790,01

4738847,74

P325

611789,66

4738842,00

P326

611789,41

4738838,17

P327

611789,06

4738833,08

P328

611788,57

4738826,28

P329

611787,90

4738817,97

P330

611786,95

4738807,11

P331

611785,97

4738796,98

P332

611784,69

4738784,94

P333

611781,65

4738760,34

P334

611779,68

4738742,16

P335

611778,48

4738731,82

P336

611772,99

4738681,14

P337

611772,15

4738673,18

P338

611770,27

4738654,99

P339

611767,53

4738626,38

P340

611765,54

4738598,41

P341

611764,53

4738576,86

P342

611764,33

4738563,63

P343

611764,61

4738546,34

P344

611765,36

4738496,34

P345

611765,71

4738482,31

P346

611768,17

4738447,42

P347

611769,92

4738430,65

P348

611778,97

4738344,93

P349

611793,39

4738273,79

P350

611793,61

4738272,67

2. artikulua. Bat etorriz aldaketaren memoriarekin eta 1690/86 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin, estipulazio hauek ezartzen dira:

a) Erregistroko titular gisa Galarko Udala agertzen den zuzkidura- eta ondare-lurzatiei dagokienez, baldin eta lurzati horiek eskuratu baziren Donapea-Galarko etxebizitza babestuko bizitegi-eremua garatzeko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren birpartzelazioaren ondorioz, Iruñeko Udalak Galarko Udala ordeztuko du, baldin eta lurzati horiek mugaketa berriaren ondorioz Iruñeko udal mugartean kokatuak gelditzen badira; izan ere, lurzati horien esleipena egin zen erabaki zelako udalari nahitaez laga behar zitzaizkiola bai zuzkidura-espazioak, baita birpartzelazio horren ondoriozko aprobetxamenduaren %10 ere (birpartzelazio hori deuseza deklaratu zen Auzitegi Gorenaren 2015eko maiatzaren hamabiko epaiaren bidez). Hau da, zuzkidura- eta ondare-lurzati horiek ez zitzaizkion esleitu birpartzelazioan udal titulartasuneko lurzatiak sartzearen ondorioz.

b) Orain Iruñeko Udalaren titulartasunekoak izanik hemendik aurrera Galarko udal mugartean kokatuko diren bideak Galarko Udalarenak izanen dira.

c) Bi udalak koordinatu beharko dira aldatzen den eremuari eragiten dioten udal zergak sortu eta kobratzeko, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin bat etorriz.

3. artikulua. Lurralde Kohesiorako Departamentuari agintzen zaio foru dekretu hau betearazteko behar diren ekintza guztiak aurrera eman ditzala.

4. artikulua. Ebazpen hau Galarko Udalari eta Iruñeko Udalari jakinarazi beharko zaie, eta aditzera emanen zaie haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dutela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Horrek ez du ukatzen Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Azken xedapena.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 2an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2311395