167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Ordenantza, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu elektrikoetarako. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen ordenantza bat, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu elektrikoetarako eta, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, osorik ematen da argitara.

Basaburuan, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Ordenantza, hobariak arautzen dituena hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu elektrikoetarako

1. artikulua. Izaera eta oinarriak.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean derrigorrez ezarria. Zerga hori ordenantza fiskal honen bidez arautuko da, eta ordenantzaren arauak aipatu foru arauaren 159.etik 166.era bitarteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari atxikitzen zaizkio.

2. artikulua. 0 isurketako ibilgailuak.

Ordenantza fiskal honen ondorioetarako, 0 isurketako ibilgailutzat jotzen dira honako hauek: bateriako ibilgailu elektrikoak (BEV), autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoak (REEV), 40 kilometroko gutxieneko autonomia duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriak (PHEV) nahiz erregai-pilako ibilgailuak, edo Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak hala sailkatzen dituenak.

3. artikulua. Hobariak.

1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan hobaria aplikatuko zaie soilik honako hauei: 0 isurketako ibilgailutzat jotzen direnei; bateriako ibilgailu elektrikoei (BEV); autonomia hedatuko ibilgailu elektrikoei (REEV); 40 kilometroko gutxieneko autonomia duten ibilgailu elektriko hibrido entxufagarriei(PHEV) eta erregai-pilako ibilgailuei, baldin eta 12 zaldi fiskal badituzte gehienez.

2. Zergaren kuotari dagokionez, honako hobari hauek aplikatuko zaizkie 0 isurketako ibilgailuei, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162.4 artikuluan ezarritakoarekin bat:

a) %25eko hobaria "EKO ibilgailuetarako".

b) %50eko hobaria "0 isurketako ibilgailuetarako".

3. Artikulu honetan ezarritako hobariak erregutuak izanen dira, eta interesdunek horiek ematea eskatu beharko dute, baldin eta aldez aurretik baldintzak betetzen badituzte eta Udalari egiaztatzen bazaio horiek emateko eskatutako baldintzak betetzen direla. Horretarako, eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Zirkulazio-baimenaren kopia.

–Ibilgailuaren ikuskapen teknikoaren txartelaren kopia. Txartelean, hala badagokio, ibilgailuaren erreforma eta haren data adieraziko dira.

4. Hobariek ondorioak izanen dituzte, halakorik bada, zein zergalditan eskatu diren, haren hurrengo zergaldian, hain zuzen. Hala ere, hobariek ondorioak izan ahalko dituzte uneko ekitaldian, honako kasu hauetan:

–Matrikulatu direlako eta zirkulatzeko baimena dutelako tributuan alta ematen zaien ibilgailuen kasuan, baldin eta dagokion autolikidazioa aurkeztu edo ordaintzen den unean aurkezten badira eskabidea eta justifikazio-dokumentazioa, alde batera utzi gabe Udal administrazioak dagokion egiaztapena egitea.

–Gainerako kasuetan, eskaera eta frogagiriak aurkezten badira zerga borondatez ordaintzeko epearen barnean.

Iragarkiaren kodea: L2311203