167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, 2023ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Andosillako Udalak, 2023ko uztailaren 27an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2023ko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Andosillan, 2023ko uztailaren 28an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2311169