167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, aurreko aktak egiteko "Elizagorria-Vianako deribazioko hornidura-eroanbidea, lehen fasea eta bigarren fasea" izeneko proiektuari dagokion desjabetze-espedientean

Jurramendiko Mankomunitateko buruaren ebazpena, 2023ko abuztuaren 3koa.

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2022ko irailaren 15eko erabaki baten bidez, onetsi zuen "Elizagorria-Vianako deribazioko hornidura-eroanbidea, lehen fasea eta bigarren fasea" izeneko proiektua, eta aitortu eta deklaratu ziren proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra, onespenak berekin baitzekartzan.

Erabaki hori argitaratu zen 2023ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 16an, egun bereko prentsa idatzian eta Jurramendiko Mankomunitatearen eta ukitutako finkak dauden udalen iragarki-tauletan.

Jurramendiko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak, 2023ko martxoaren 30eko erabaki baten bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua. Era berean, onetsi zituen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda eta okupatzeko beharraren gaineko behin betiko adierazpena, eta Nafarroako Gobernuari eskatu zion presakoa deklara zezala aipatu proiektua. Erabaki hori 2023ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 11n.

Nafarroako Gobernuak, 2023ko maiatzaren 31ko erabaki baten bidez (2023ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an), aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen presako okupazioa deklaratu zuen.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1. "Elizagorria-Vianako deribazioko hornidura-eroanbidea, lehen fasea eta bigarren fasea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2023ko abuztuaren 29 eta 30ean Armañantzas, Bargota, Elizagorria, Santsol, Torres del Río eta Vianako udalen egoitza sozialean ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, ukitutako ondasun eta eskubideak behin betiko okupatzeko eta ordaintzeko.

Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; nortasuna eta titulartasuna frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, Jabetza Erregistroko ziurtagiria, etab.); peritua edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

Desjabetze-espedientean, Jurramendiko Mankomunitatea ere desjabetzearen onuradun gisa ageri da.

Hortaz, ekitaldira Jurramendiko Mankomunitateko ordezkari batek ere joan beharko du –buruak edo hark eskuordetutako Batzorde Iraunkorreko kide batek. Haren zeregina izanen da okupatu eta ordaindu aurreko aktak sinatzea, alde biek adostuta, bai eta behar diren gainerako agiri guztiak sinatzea ere.

2. Gabriel Olagüe Santesteban eta Anabel Beunza Munárriz izendatzea onuradunaren peritu, bietako edozein aritzeko.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Armañantzasko, Bargotako, Elizagorriko, Santsolgo, Torres del Rioko eta Vianako udalen eta Jurramendiko Mankomunitatearen iragarki-tauletan. Orobat, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.

4. Ebazpen hau jakinaraztea ukituriko titularrei banakako zitazio zedulen bidez. Era berean, ohartarazten da argitalpena Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, interesdunak ezezagunak direnean, jakinarazpena egiteko helbidea ezezaguna denean edo jakinarazpena egiten saiatu eta egiterik izan ez denean.

Lizarran, 2023ko abuztuaren 3an.–Mankomunitateko burua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2311535