167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

Mankomunitateko kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateko Batzarrak, 2023ko uztailaren 31n egin bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"Ikusirik Mankomunitateko buruaren proposamena, entitateko kideek beren karguan dedikazio partzialean aritzeagatik eta bilkuretara egiazki joategatik jaso beharreko ordainsarien gainean.

Kontuan harturik espediente bat dagoela erabaki horrek sorrarazten duen gastua fiskalizatzeko, eta ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75., 75.bis eta 75.ter artikuluen edukia.

ERABAKITZEN DA:

1. Ezartzea Mankomunitateko buruaren kargua 5 ordu/asteko dedikazio partzialean gauzatuko dela; karguan aritzeagatiko ordainsaria 6.000 euro gordinekoa izanen da urtean (12 pagatan banatua). Halaber, agintzea Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateak bere gain hartuko dituela dagozkion enpresa kuotak.

2. Onestea dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten batzarkideei Mankomunitateko Batzarraren bilkuretara joateagatik ordaindu beharreko bilkura-sariak onestea, batzarburuak egin proposamenaren arabera: 70 euro saio bakoitzeko.

3. Udalbatzako kideei karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak ordaintzea; aitzinetik, justifikatu eta baimendu beharko dira.

4. Buruak kargua hartzen duen egunean izanen dira eraginkorrak erabaki hauek.

5. Ordainsariak eta bilkura-sariak ezartzeko Batzar honek 2019ko uztailaren 25ean egin bilkuran hartutako erabakia indarrik gabe uztea.

6. Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ur Mankomunitateko Batzarra osatzen duten udalen iragarki-tauletan argitaratzea".

Aditzera ematen da, denek jakin dezaten.

Cintruenigon, 2023ko uztailaren 31n.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Ochoa Redín.

Iragarkiaren kodea: L2311285