2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Deialdia, eskolaz kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko, norgehiagokako araubidean (2025). Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 842527.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/842527).
Deialdi honen helburua da aurrera eramatea 2025eko eskolaz kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzak emateko prozedura, norgehiagokako araubidean. Lehentasuna emanen zaie hamazazpi urtetik beherako seme-alabak dituzten familiei; izan ere, ibarraren ezaugarriak direla-eta, horiek baldintza okerragoak dituzte gaur egun, udalerri mugakideetan bizi direnekin alderatuz gero, haietan instalazio eta baliabideak egokiak baitituzte, egun falta zaizkigunak.
Amillaon, 2025eko ekainaren 26an.–Alkatea, María Lourdes Lana Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2509162