2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Akats zuzenketa Udalaren Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespenean
2023ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, Udalaren Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena (iragarkiaren kodea: L2310916). Argitalpen horretan akats bat egin dela oharturik, ondotik ematen da behar den zuzenketa.
Tituluan honela zioen: "Udalaren Musika Eskolako tasa akademikoak arautzen dituen ordenantza". Haren ordez, ordea, honela behar du: "Aldaketa Udalaren Musika Eskola zerbitzuaren funtzionamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena".
Honako hau dio hasierako onespenaren testuak:
"Vianako Udalak, 2023ko uztailaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aipatu ordenantza aldatzea.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Aipatu epe hori iragandakoan, inork ez badu aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da.
Vianan, 2023ko uztailaren 20an.– Alkatea, B. Yolanda González García".
Iruñean, 2023ko abuztuaren 8an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.
Iragarkiaren kodea: L2311633