2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Alloko Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, hitzez hitz:
Lehena.–Bi dedikazio partzial onetsi dira. Haien kostuaren zati handi bat ordainduko da Nafarroako Gobernuak horretarako ematen duen dirulaguntzaren bidez:
1.–Alloko alkate udalburu kargua dedikazio partzialean beteko da: lanaldi osoaren %75 izanen da.
2.–María-Begoña Fernández Alonsok betetzen dituen eginkizunak eta karguak dedikazio partzial gisa ordainduko dira: lanaldi osoaren %25.
Aurreko bi kasuetan, Gizarte Segurantzako araubide orokorrean alta emanen zaie eta, behar den kasuan, bertan kidetuko dira, eta haien kargura izanen dira langileei dagozkien kuotak, baita egoki den pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ere.
Bigarrena.–Udalkideek 50,00 euro jasoko dute, saio bakoitzeko, osoko bilkuretara joateagatik, eta udaleko informazio-batzordeetako buruek 100,00 euro jasoko dute saio bakoitzeko. Lehenbiziko puntuan aipatutakoek, "dedikazio araubidean" daudenek, ez dute zenbatekorik kobratuko bilkuretara joateagatik.
Hirugarrena.–Udalkideei ordaintzea, indarreko legeen arabera, karguan aritzeagatik izandako gastuen kalte-ordainak; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Allon, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2311297