2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena eta alkatearen eskumenak eskuordetzea. Akats zuzenketa
Akats zuzenketa, ekainaren 23ko 5/2023 Foru Dekretuarena. Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatzea eta alkatearen eskumenak eskuordetzea.
15/2023 Dekretua, uztailaren 31koa.
Akats zuzenketa ekainaren 23ko 5/2023 Dekretuan, zeinaren bidez izendatzen baitira Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta eskuordetzen baitira alkatearen eskumenak.
Ekainaren 23ko 5/2023 Dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kideak izendatu eta Alkatetzaren eskumenak eskuordetu ziren.
Dekretu horretan akats bat dago, izan ere, eskuordetu ez zen eskumen bat dago jasota hirugarren puntuko lehen apartatuan, kontratazioaren arloko beste eskumen bati lotuta dagoena. Aipatu puntu horretan Tokiko Gobernu Batzarrari honako hau eskuordetzen zaio: Kudeaketa ekonomikoa gauzatzea, onartutako aurrekontuaren eta gastu xedapenaren arabera, Alkatetzaren eskudantzien mugen barnean, Nafarroako Toki Ogasunen araudian xedatutakoarekin bat etorriz (gastua baimentzea eta xedatzea). Eskuordetzatik kanpo gelditzen dira aurreko apartatuan adierazitako salbuespenak.
Akatsa atzeman baita, bidezkoa da zuzentzea jarraikiz xedatutakoari urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan (lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea), zeinaren arabera administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal baitituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.
Horrenbestez,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Akatsa zuzentzea ekainaren 23ko 5/2023 Dekretuan, zeinaren bidez izendatzen baitira Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta eskuordetzen baitira alkatearen eskumenak. Hirugarren puntuko lehen apartatua ezabatuko da.
Bigarrena.–Agintzea dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jarraikiz Toki Erakundeen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluaren 2. apartatuari; horrek ez du galarazten dekretuak eraginkortasuna izatea sinatzen den unetik aurrera.
Hirugarrena.–Dekretu hau Tafallako Udaleko pertsona eta unitate organikoei helaraztea, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioak izan ditzan.
Laugarrena.–Osoko bilkurari dekretu honen berri ematea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Tafallan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2311381