2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Pitillasko Udalak, 2023ko uztailaren 17an egindako osoko bilkura berezian, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Alkatea dedikazio esklusiborik edo partzialik gabe arituko da karguan. Beste hautetsiek bezalako bilkura-sariak eta kalte-ordainak jasoko ditu, eta, gehienez, 1.000 euro gordin hilean.
Bigarrena.–Zinegotziei ordainduko zaie osoko bilkuretara (ohikoak eta bereziak) benetan agertzeagatik, hori egiaztatuta, 100 euro gordin osoko bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere hamar osoko bilkura eta 1.000 euro urtean. Hiru hilean behin eginen da ordainketa.
Halaber, hiru hilean behin 100 euro jasoko dituzte kargurako prest egoteagatik eta bizilagunei arreta emateagatik.
Bost udal-arloetako ardura duten zinegotziek 100 euro gordin jasoko dituzte urtean. Arloak dira Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendiak eta Ingurumena; Hirigintza, Lorategiak eta Hiri-altzariak; Kirola, Gazteria eta Jaiak; Gizarte Zerbitzuak, Hezkuntza eta Emakumea eta Kultura eta Zerbitzu Orokorrak.
Alkateordeak 200 euro gordin jasoko ditu urtean, bi seihilekotan.
Enkante, kontratazio-mahai edo ezkontzetan parte hartzeagatik, zinegotziek 30 euro gordin jasoko dituzte bakoitzeko.
Hirugarrena.–Eguneko 40 euroko kalte-ordaina ezartzea zinegotzi bakoitzeko, karguari dagozkion egitekoak honako erakunde hauetan betetzen dituenean: Pitillasko Udala kide den beste toki entitate batean edo udalkide gisa parte hartzen duen edozein kide anitzeko organotan, eta lan horri zenbat denbora eskaini dion gorabehera.
Laugarrena.–Eguneko 40 euroko kalte-ordaina ezartzea udalkide bakoitzeko, karguari dagozkion egitekoei lotutako izapideak egin behar dituztenean erakunde publiko edo pribatuetan, elkarteetan edo kolektiboetan, Pitillasen bertan edo hortik kanpo. Ordainketa hori ez da bateragarria izanen hirugarren apartatuan ezarritakoarekin, baina bai erabaki honetan ezarritako gainerako ordainketekin.
Bosgarrena.–Karguaren eginkizunetan gerta daitezkeen gastuen kalte-ordaina emanen da, honako hauei jarraikiz: Administrazio Publikoetan oro har aplikatzen diren arauak, eta horiek garatzeko Udaleko Osoko Bilkurak onesten dituenak. Joan-etorrietan, kilometroko 0,35 euroko kalte-ordaina emanen da.
Seigarrena.–Erabaki honek ondorioak sortuko ditu Pitillasko udal berria eratzeko bilkura egin zenetik (2023ko ekainaren 17tik aurrera, alegia). Horrek esan nahi du egun horren aurretik hartutako erabaki oro indargabetua geratuko dela egun horretatik hasita. Erabakia indarrean egonen da 2023-2027 legealdia bukatu arte, osoko bilkuran, gehiengoz, beste erabaki bat hartzen ez bada.
Pitillasen, 2023ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Joaquín Olloqui Osés.
Iragarkiaren kodea: L2311251