167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

Alkateordea izendatzea

Nik, Joaquin Olloqui Osések, Pitillasko Udaleko alkate udalburu naizen honek, jarraikiz aitortuta ditudan eskudantziei Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan (errege-dekretu horrek Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen), zinegotzi hau izendatu dut udal honetako alkateorde, Alkatetzaren uztailaren 12ko 67/2023 Ebazpenaren bidez:

–Lehen alkateordea: Francisco Arrazubi Pérez.

Pitillasen, 2023ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Joaquín Olloqui Osés.

Iragarkiaren kodea: L2311250