2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURUGARRENGO KONTZEJUA
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera
Murugarrengo Kontzejuko Batzarrak, 2023ko uztailaren 26an egindako bilkuran, erabaki zuen onestea laborantzako herri-lurretako aprobetxamenduaren adjudikazioa arautuko duen baldintza-agiria. Agiri horiek kontzejuko idazkaritzan daude ikusgai.
Dagokion ordenantza arautzailean ezarritakoaren arabera, lehentasuna duten herritarrendako adjudikaziorako edo zuzeneko adjudikaziorako eskubidea dutela uste duten auzotarrek eskabidea aurkezten ahalko dute kontzejuko bulegoetan, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Murugarrenen, 2023ko abuztuaren 2an.–Kontzejuko burua, Fernando Marticorena.
Iragarkiaren kodea: L2311384