167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Eloko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Alkatea. Bileretara joateagatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoak zuzenean eragindako beste gastu batzuengatik alkateari ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean udalkideei ordaintzeko erabakitako zenbatekoaren %30 gehienez. Zenbateko hori, dena den, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

2023. urtean alkateari gehienez ere 5.645,09 euro ordainduko zaizkio (2.822,55 euro urteko bigarren seihilekoan).

Alkateordea. Bileretara joateagatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzeak zuzenean eragindako beste gastu batzuengatik alkateordeari ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean udalkideei ordaintzeko erabakitako zenbatekoaren %20 gehienez. Zenbateko hori, dena den, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

2023. Urtean alkateordeari gehienez ere 3.763,39 euro ordainduko zaizkio (1.81,70 euro urteko bigarren seihilekoan).

Zinegotziak. Bileretara joateagatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzeak zuzenean eragindako beste gastu batzuengatik gainerako zinegotziei ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean udalkideei ordaintzeko erabakitako zenbatekoaren %50 gehienez. Zenbateko hori, dena den, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

2023. urtean gainerako zinegotziei gehienez ere 9.408,48 euro ordainduko zaizkie (4.704,24 euro urteko bigarren seihilekoan).

Bileretara joateagatik ematen diren kopuruak ordainduko dira hiruhilekoak betetakoan, hiruhileko bakoitzean zenbat bileratara joan izana justifikatu den, horrexen arabera.

Osoko bilkuretara edo lan-batzordeetara joateagatik, 200 euro ordainduko dira joaten den bilera bakoitzeko.

Alkateak edo zinegotziek ez badute urte osoa egiten beren karguan, dagokien urteko zenbatekoa hainbanatu eginen zaie, karguan egondako hilabeteen proportzioan.

Elon, 2023ko uztailaren 26an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.

Iragarkiaren kodea: L2311272