167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Kargu hautetsien arduraldi eta ordainsari erregimena

Lesakako Udalak, 2023ko uztailaren 4an egin ezohiko osoko bilkuran, 6. puntuan erabaki zuen:

1.–Ladis Satrustegui Alzugaray alkatearen arduraldi osoa onestea. Arduraldi honen ordainsaria urtean 35.096,74 euro gordinekoa izanen da. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean berrikusiko da. Horri Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota gehitu beharko zaio. 2023ko ekainaren 19an hasita.

2.–Osoko bilkuretan parte-hartzeagatik 30,00 euro ordaintzea.

3.–Batzorde informatiboetan parte hartzeagatik 15,00 euro ordaintzea.

4.–Herritik kanpo eginen diren bileretara joateagatik 25,00 euro ordaintzea.

5.–Kilometrajea ordaintzea. Kilometraje-orria hilero beteko da (udal bidaiengatik) eta Kontu-hartzailetzan aurkeztuko da. Kilometroko kobratuko den zenbatekoa Nafarroako Gobernuaren urteroko datuen arabera zehaztuko da.

Lesakan, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2311325