2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
1/2023 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Lekunberriko Udalak, 2023ko uztailaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 1-2023 aurrekontu-aldaketa.
Erabakia jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten; hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik ez bada, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Lekunberrin, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2311249