2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Abartzuzako Udalak, 2023ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.
Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako toki entitateek diru kopuruak jartzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo kalte-ordainak emateko.
Horiek horrela, Udalbatzak honako hau erabaki du:
1. Alkateari dedikazio partzialeko araubidea ezartzea; izan ere, karguan izanen duen dedikazioa lanaldiaren %30 izanen da, urtean 672 ordu hain zuzen ere. Alkateak hilean 800 euro gordineko 12 ordainsari jasoko ditu, gehi enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak.
2. Zinegotziek jasoko dituzten ordainsariak onestea. Osoko bilkura bakoitzera joateagatik 100 euro gordin izanen da, eta 50 euro gordin udal honek osatzen dituen kide anitzeko beste organo batzuetara bertaratzeagatik.
3. Erabaki hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Abartzuzan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.
Iragarkiaren kodea: L2311264