167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Larragako Udalak, 2023ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Udal berria eratu denez, hautetsiendako ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainen araubidea berrikusi da, Alkatetzak proposatuta. Horrenbestez, aho batez onetsi da honako hau:

A) Alkatea: dedikazio partziala (1.250 ordu urtean). Ordainsari gordina: 1.785,71 euro hilean (14 ordainsari). Horrek egiten du 25.000 euro urtean. Ondorioak sortuko ditu 2023ko ekainaren 17tik aurrera, eta orain arte jasotzen ari zen ordainsaria erregularizatu eginen da egun horretatik aurrera.

B) Zinegotziak, osoko bilkuretara joateagatik: 300 euro/bilkura; gehienez, 2.100,00 euro/urte (PFEZaren araudiari lotuta), ondorioak sortuta 2023ko uztailaren 17tik aurrera".

Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2311258