2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TXULAPAIN
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Txulapaingo Udalak, 2023ko uztailaren 20an egin osoko bilkura berezian, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Udaleko alkatea karguan arituko da dedikazio partzialean. Izan ere, urtean 650 ordu emanen ditu horretan, eta horien truke 6.016 euro gordineko lansaria jasoko du urtean, hamalau soldatatan. Horrenbestez, soldata horietako bakoitza 429,71 eurokoa izanen da. Zenbateko horiei pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak aplikatuko zaizkie, baita Gizarte Segurantzaren langile kuota ere; Udalaren kontura izanen da, berriz, Gizarte Segurantzaren enpresa kuota; behar den alta eskatuko da erakunde horretan (2.193,84 euro urtean).
Bigarrena.–Osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatik 219,99 euro emanen zaizkie zinegotziei bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.319,91 euro urtean. Zenbateko horri PFEZari dagokion atxikipena aplikatuko zaio (%2).
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Markalainen (Txulapain), 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.
Iragarkiaren kodea: L2311243