2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik
Deialdi bat iragarri da, bete dadin udalerri honetako ordezko bake epailearen kargu hutsa. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute eskabideak aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan (Plazaola kalea, 2, Eritzebeiti), edo egoitza elektronikoaren bitartez (https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/eu/tramites/registro-electronico/).
Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua, Bake Epaileei buruzkoa.
Itzan, 2023ko uztailaren 26an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2311269