2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Itzako Udalak, 2023ko ekainaren 22an egin osoko bilkura berezian, honako hitzarmen hau adostu zuen:
1. Hilean 1.200 euroko zenbatekoa ezartzea alkatetzaren eginkizunetan aritzeagatik eta bilkuretara joategatik. Zenbateko hori bateraezina izanen da bilkura-sariak jasotzearekin honako hauetara joateagatik: osoko bilkurak, batzordeak, Tokiko Gobernu Batzarrak, biltzarrak edo deialdiak, organo eta entitateen bilkuretara joateko Itzako Udalaren ordezkaritzan. Hori guztia indarrean egonen da alkatea karguaz jabetzen denetik aurrera.
2. Urtean gehienez ere 1.800 euroko (hilean 150 euro) ordainsari bat ezartzea, kultura eta kirol arloko jarduerekin loturiko eskudantzien eskuordetza berezia duen zinegotzigoaren eginkizunetan aritzeagatik eta bilkuraretara joateagatik. Alkatetzaren 82/2023 Ebazpenarekin bat etorriz María Gema Elorza Olveirari dagokio eta bateragarria da hurrengo puntuan azaltzen diren bilkura-sariak jasotzearekin.
3. 120 euroko saria ezartzea honako bilkura hauetara joateagatik: osoko bilkurak, batzordeak, Tokiko Gobernu Batzarrak, biltzarrak edo deialdiak, organo eta entitateen bilkuretara joateko Udalaren ordezkaritzan. Zenbateko hori ordainduko zaie alkatea karguaz jabetzen denetik aurrera. Egun berean eta jarraian egiten diren osoko bilkura eta batzordeen bilkuretara joateagatik 120 euroko zenbateko bakarra jasoko da.
4. Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzean izandako egiazko gastuen ordainetan, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira agiri bidez. Itzako udal-mugartetik kanpoko joan-etorrietarako 0,35 euro/km-ko ordaina ezartzen da.
5. Erabaki hau osorik argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).
Itzan, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2311268