167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak eta alkateordeak izendatzea. Zinegotziei eskuordetza bereziak egitea

Itzako Udalak, 2023ko ekainaren 22ko osoko bilkura berezian, erabaki bat hartu zuen Tokiko Gobernu Batzarra udalaren antolaketan egoteari buruz. Hala, Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 20.1.b) artikuluan ezarritakoarekin bat eta Alkatetzaren 2023ko ekainaren 23ko 88. Ebazpenaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatu ziren honako zinegotzi hauek: María Gema Elorza Olveira, Javier Luis Ripa Mezquiriz, Javier Ayensa Vicente.

2023ko ekainaren 19ko 80/2015 Ebazpenaren bidez, Itzako Udaleko alkate udalburuak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20. eta 21.2 artikuluetan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 35.2 artikuluan xedatuaren arabera, honako udalkide hauek alkateorde izendatu zituen, lege testu horren 46.2 artikuluarekin bat etorrita:

Lehen alkateordea: María Gema Elorza Olveira.

Bigarren alkateordea: Javier Luis Ripa Mezquiriz.

Ondoren azaltzen diren Alkatetzaren 2023ko ekainaren 19ko 81., 82. eta 83. ebazpenen bidez eskuordetze bereziak egin ziren, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 44. artikuluetan xedatutako ahalmenekin bat (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua).

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 19ko 81. Ebazpenaren bidez, eskuordetza berezia eman zitzaion Javier Ayensa Vicente zinegotziari, zerbitzuen arreta eta jarraipena egiteko eta Zuastiko bizilagunekin harremanetan jartzeko. Honako hau da eskuordetzaren edukia:

a) Zuastiko zerbitzuen barne-zuzendaritza, kudeaketa eta jarraipena egitea: lorezaintza, garbiketa, bide publikoen mantentze-lanak, eta bizilagunen erreklamazio, iradokizun eta eskaerak jasotzea zein haiei arreta eskaintzea.

b) Eskuordetutako ahalmenen artean dago proposamenak egitea Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari edo Osoko Bilkurari.

c) Eskuordetzak barne hartzen du Zuastirako aipatu eskuordetza berezian jasotako gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez du barne hartzen hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-ekintzen bidezko ebazpenak egiteko ahalmena.

Alkatetzaren 2023 ekainaren 19ko 82. Ebazpena; haren bitartez kultura eta kirol arloko jardueren eskuordetza berezia egiten zaio María Gema Elorza Olveira zinegotziari. Eskuordetzaren edukia honako hau da:

a) Kultura eta kirol arloko zerbitzuen barne-zuzendaritza, kudeaketa eta jarraipena, eta kultura eta kirol arloko ikastaro, kanpaldi, hitzaldi, lehiaketa, jai, eta abarren garapen orokorra.

b) Eskuordetutako ahalmenen artean dago proposamenak egitea Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari edo Osoko Bilkurari.

c) Eskuordetzak barne hartzen du aipatu eskuordetza berezian jasotako gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez du barne hartzen hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-ekintzen bidezko ebazpenak egiteko ahalmena.

Alkatetzaren 2023ko ekainaren 19ko Ebazpenaren bidez, eskuordetza berezia eman zitzaion Luis Ripa Mezquiriz zinegotziari, kontzejuekiko harreman eta arretaren arloan. Honako hau da eskuordetzaren edukia:

a) Kontzejuetan eskaintzen diren zerbitzuen barne-zuzendaritza, kudeaketa eta jarraipena: komunikazioa, harremanak, beste kontzejuekiko eta kontzejuendako arreta eta informazioa, etab.

b) Eskuordetutako ahalmenen artean dago proposamenak egitea Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari edo Osoko Bilkurari.

c) Eskuordetzak barne hartzen du aipatu eskuordetza berezian jasotako gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, baina ez du barne hartzen hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-ekintzen bidezko ebazpenak egiteko ahalmena.

Itzan, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2311267