2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IGUZKITZA
Alkateordea izendatzea
Iguzkitzako Udaleko alkate udalburu Miguel Ábrego Bujandak, 2023ko ekainaren 28an, ebazpen bat eman zuen; hona hemen, osorik:
"Aplikatuz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikulua (lege horren bidez arautzen dira toki-araubidearen oinarriak), eta jarraikiz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 errege dekretuaren bidez).
EBAZTEN DUT:
1.–Iguzkitzako Udaleko alkateorde izendatzea Víctor De Antonio Latienda zinegotzia.
2.–Izendapen hori indarrean jarriko da gaurko egunean, eta horien berri emanen zaio Udalbatzari egiten duen hurrengo osoko bilkuran; halaber, izendatutakoari jakinaraziko zaio.
3.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan".
Iguzkitzan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.
Iragarkiaren kodea: L2311283