2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARAIOA
Alkateordeak izendatzea
13/2023 Ebazpena, ekainaren 22koa.
Alberto Domench Zabalza, Garaioako Udaleko alkateak,
EBATZI DUT:
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 20.1.a) artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Foru Dekretuaren 46. artikuluan alkateordeen izendapenez ezarritakoari jarraikiz, eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluari jarraikiz esleiturik ditudan ahalmenak betez, honako hau:
1. Garaioako Udaleko alkateorde izendatzea Santiago Jesús Juandeaburre Lacasta.
2. Bigarren alkateorde izendatzea Iñigo Domench Zabalza.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea eta Udalaren hurrengo osoko bilkuran horren berri ematea.
4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Garaioan, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Alberto Domench Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2311185