167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Indargabetzea Desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Behin betiko onespena

Eulateko Udalak, 2023ko maiatzaren 24an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: Udal ordenantza, arautzen duena desgaitasuna dutenei aparkatzeko txartelak ematea.

Espedientea jendaurrean jarri zen, 2023ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an, argitaratu eta iragarki-taulan paratu ondoren hogeita hamar egun balioduneko epean, eta ez zen egin erreklamaziorik, eragozpenik edo oharrik.

Horregatik guztiagatik, behin betiko indargabetzen da ordenantza.

Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Eulaten, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2311281