2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera
Cortesko Udalak, 2023ko abuztuaren 2an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, bat etorriz xedatuta dagoenarekin Cortesko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 32.1 artikuluan:
Lehena.–Laborantzako herri-lurrak eta herri-larreak adjudikatzeko prozedura abiaraztea, orain hasten baita emakida-aldia. Hain zuzen, 15 urte iraunen du adjudikazioak, 2024ko urtarrilaren 1etik 2038ko abenduaren 31ra.
Bigarrena.–Hamabost egun balioduneko epea irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Cortesko herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek eskaerak aurkez ditzaten.
Eskaerak, hain zuzen, Cortesko Udalaren erregistro orokorrean aurkezten ahalko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatu beste edozein bideren bitartez. Eskaera eta erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko, ordenantzan ezarritako ereduak erabili beharko dira. Ereduok Cortesko Udalean eskatzen ahalko dira, edo, bestela, Gardentasun Ataritik deskargatu, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/e6fc9472-3199-4c27-8984-4c53ff015e90/
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cortesko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Cortesen, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2311340