167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Ordainsariak, kide anitzeko organoetara joateagatik

Corellako Udalak, 2023ko uztailaren 4an egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatuta dagoena bilkura-sariei buruz,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Ordainsari hauek onestea kide anitzeko organoen bilkuretara joategatik:

–Osoko bilkurak: 60 euro.

–Gobernu batzarrak: 60 euro. Gonbidatutako udalbatzako kideak barne.

Informazio batzordeak eta Udalak parte hartzen duen beste kide anitzeko organoak, lansaririk ez badute: 40 euro batzordeburu aritzen denarentzat eta 30 euro gainerako udalbatzako kideentzat.

Bigarrena.–Bilkura-sarien muga izanen da horretarako onetsitako aurrekontuko partidan ezarritakoa.

Hirugarrena.–Sortutako gastua 1-9120-10001 partidan sartzea ("Hautetsien bilkura-sariak").

Corellan, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2311313