2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Corellako Udalak, 2023ko uztailaren 4an egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:
Corellako Udalak ematen dituen zerbitzuak eta interes publikoak kudeatzeko beharra direla-eta, beharrezkoa da alkate udalburua dedikazio esklusiboan egotea Udalaren eskumeneko gaiei heltzeko.
Horiek horrela eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraiki,
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Gorka García Izali dedikazio esklusiboa ezartzea Corellako Udaleko alkate udalburu izan dadin lanaldi osoan eta honako urteko ordainsari honekin:
2023 ekitaldia: urteko ordainsaria 44.277,73 euro izanen da, eta igo eginen da, hala dagokionean, ZF After Market Iberica SLU enpresa-itunaren urteko igoeraren arabera.
Ondorengo ekitaldiak: aipatu oinarrizko ordainsarian goititzeak aplikatuko dira kimika-hitzarmenak eta ZF After Market Iberica SLU enpresa-itunak dituzten goititzeen arabera. Edonola ere, gehieneko muga urteko 47.759,30 euro izanen da, Sektore publikoaren esparruko ordainsarien arloan premiazko neurriak onesten dituen abenduaren 21eko 24/2018 Errege Lege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Bigarrena.–Ordainsariak sortutako gastua 1-9120-10000 partidan sartzea ("Dedikazio araubideko hautetsien ordainsariak").
Hirugarrena.–Orain onetsitako alkatetzaren dedikazio esklusiboa indarrean sartuko da alkatea lanpostuaz jabetzen denean, 2023ko ekainaren 17an, hain zuzen ere.
Corellan, 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2311310