167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Berriobeitiko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluari jarraituz, erabaki da udalkideei honako ordainsari hauek ezartzea:

1.–Udalkideen bilkura-sariak:

  • Osoko bilkura arruntetara joateagatik: 175 euro saio bakoitzeko.
  • Osoko bilkura berezietara joateagatik: 100 euro saio bakoitzeko.
  • Informazio batzordeetara joateagatik: 100 euro saio bakoitzeko.
  • Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 100 euro saio bakoitzeko.
  • Kontratazio-mahaietara joateagatik: 100 euro saio bakoitzeko.
  • Udal informazio aldizkariaren bileretara joateagatik: 50 euro saio bakoitzeko.

Zinegotzi bakoitzak gehienez ere 400 euro jasotzen ahalko ditu hilean bilkura, informazio batzorde eta udal informazio aldizkariaren bileretara joateagatik.

Adierazitako kalte-ordainak emanen dira saio bakoitzaren iraupena gorabehera.

Bilkura-saria jasotzeko, udalkideek organo bakoitzaren kide izan beharko dute. Organoko kideak ezin badira joan, talde politiko bereko zinegotziek jasoko dituzte bilkura-sariak, titularren ordezkari gisa.

2.–Udal talde politikoendako diru-hornidura: 50 euro hilean talde politiko bakoitzeko.

3.–Alkatetzaren ordainsariak:

Dedikazio esklusiboa, urtean 41.262 euro.

Gizarte Segurantzaren zenbatekoa araudiak zenbateko horretarako ezarritakoa izanen da, urtean 15.266,94 euro, alegia.

Araudian ezarri PFEZko atxikipena aplikatuko da.

Noiztik: 2023ko ekainaren 19a.

Alkatearen oporraldian Alkatetzaren behin-behineko ordezkoari alkate titularrari beste diru emanen zaio, karguan emandako orduen arabera.

Berriobeitin, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Félix Remírez Hoyos.

Iragarkiaren kodea: L2311271