167. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa Udal Araudi Orokorrean, aterpeen eraikigarritasunari dagokionez. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2023ko uztailaren 28an egindako osoko bilkuran, adostu zuen hasierako onespena ematea Udal Araudi Orokorraren 26. artikuluan aldaketa bat txertatzeari. Aldaketak aterpeen eraikigarritasunari eraginen dio.

Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hasierako onespeneko akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzen da, jendaurreko epean hilabetez egon dadin.

Basaburuan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2311270