166. ALDIZKARIA - 2023koabuztuaren11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

4971E/2023 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita enplegu autonomoa sustatzeko uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpena eta eskaerak aurkezteko epea luzatzen. DDBN identifikazioa: 673946.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 10eko 184E/2023 Ebazpenaren bidez, enplegu autonomoa sustatzeko dirulaguntzaren 2023rako gastua baimendu zen, 3.500.000 eurokoa. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenak arautu zuen dirulaguntza hori (673946 DDBN identifikazio kodea).

Laguntza horiek Nafarroako EGIF 2014-2020 Programa Operatiboko REACT EB baliabideek finantzatzen dituzte, Batasunak COVID-19aren pandemiari emandako erantzunaren parte direla.

Europan laguntzak justifikatzeko epea luzatu egin denez, NL-NEZek eskaerak aurkezteko epea ere luzatzen du, deialdiaren 9. oinarria aldatuta, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren eskudantziak baliatuz.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea enplegu autonomoa sustatzeko deialdia, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenaren bidez onetsia. Zehazki, 9. oinarria aldatzen da, eta honela geldituko da:

"9. Aurkezteko epea.

Dirulaguntzaren eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izanen da jarduera hasi eta biharamunetik hasita, hau da, langile autonomoen araubide berezian edo kasuko lanbide elkargoaren mutualitatean alta eman zuen egunaren biharamunetik hasita. Betiere, eskaerak 2023ko abenduaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Epez kanpo aurkeztutako eskaerarik ez da onartuko."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2023ko abuztuaren 1ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2311408