1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1643/2023 EBAZPENA, 2023ko uztailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Yolanda Rodríguez Villegas andrea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Dokumentuak Lortzeko Bulegoko arduradun izendatzen duena (225 zenbakidun lanpostua).
Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2022ko azaroaren 18ko 2308/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Aipatutako ebazpena 2022ko azaroaren 28an argitaratu zen, 2022ko 236. NAOan.
Egin beharreko jarduketak amaituta, Epaimahai kalifikatzaileak, deialdiko oinarriekin bat, izendapen-proposamena igorri du merezimendu-lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duen eta baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu duen izangaiaren alde.
Aurrekoa kontuan hartuta, eta deialdiaren 11. oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da Yolanda Rodríguez Villegas andrearen izendapena egitea.
Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Yolanda Rodríguez Villegas, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioa, Dokumentuak Lortzeko Bulegoko arduradun izendatzea. Merezimendu-lehiaketa bidez lortu du plantillan 225 zenbakia duen burutza hori.
Bigarrena.–Izendatutako izangaiak Giza Baliabideen Zerbitzuan jabetu beharko du burutzaz, izendapena jakinarazi eta hurrengo hamar egun naturaleko epean.
Hirugarrena.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari helaraztea, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eta Liburutegi Zerbitzuko zuzendariari jakinaraztea, behar dituen ondorioak izan ditzan.
Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2023ko uztailaren 28an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.
Iragarkiaren kodea: F2311209