3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/04586 (PB/oc) espedientea. Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendurako eskaera Beintza-Labaienen
Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.
Eskatzailea: Javier Gamio Grazenea.
Helbidea: Harribidea k.- Bengoarretxea etxea, 14 - 31753 Beintza-Labaien (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: izenik gabeko iturburua.
Eskatutako emaria: 660 litro egunean.
Udal mugartea eta probintzia: Beintza-Labaien (Nafarroa).
Xedea: erabilera sanitarioak, pertsonek kontsumitu gabe.
Obren azalpen laburra eta helburua:
Ura hartzeko obraren xedea da hargune bat jartzea izenik gabeko iturburu batean, adreiluzko kutxatila baten bidez. Hodiaren ahoa sareta edo iragazki bat paratuko da. Hodia hazbete batekoa eta 450 metro luze da, eta eskuz lurperatuta joanen da iturburutik eskatzailearen baserriraino. Eskatzailearen etxearen inguruetan 500 edo 1.000 litroko biltegi bat jarriko da, sarreran kontagailua eta flotagailua izanen dituena.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Beintza-Labaiengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2023ko uztailaren 21ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua, Pedro Bolinaga Villanueva (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Iragarkiaren kodea: E2311073