166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/01156 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa. Ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea, Leitzan

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz eman zaio hasiera.

Emakidaren titularra: Arritxenekotxokoa Erabiltzaileen Elkartea.

Ibaiaren edo errekaren izena: Arritzenekotxokoa iturburua.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 0,127 l/s.

Tokia: Sakulu auzoa.

Udal mugartea eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Erabilera: etxerako eta aziendari edaten emateko.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Leitzako udal mugartean (Nafarroa), Sakulu auzoan, Arritzenekotxokoa iturburuan dagoen 0,127 l/s-ko ur-aprobetxamendurako eskubidea azkentzea, emakida-epea igaro delako. Aprobetxamendu hori Arritxenekotxokoa Erabiltzaileen Elkarteari eman zitzaion, etxeko erabileretarako eta aziendari edaten emateko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2023ko uztailaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2310749