2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Jarduera-lizentziaren eskaera.
Zerri gizendegi estentsiboa
Alkatetzaren 2023ko abuztuaren 4ko Ebazpenaren bidez, aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).
Sustatzailea: Zuriñe Perales Arbizu.
Jarduera: zerri gizendegi estentsiboa.
Tokia: Aizkoako 30. poligonoko 1. lurzatia.
Aritzalan, 2023ko abuztuaren 4an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2311559