166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Hiri-jarduketarako plan berezia, Arandigoiengo 14. poligonoko UE-ARA-3 lurzatian, 313. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2023ko uztailaren 13an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi bat Arandigoiengo 14. poligonoko 313. lurzatirako.

Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2023ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Ana Marta Mendaza Acedo.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311334