2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UKAR
Arau subsidiarioetan 61. artikulua aldatzea ("Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzako jarduerak eta erabilerak"). Behin betiko onespena
Ukarko Udalak, 2023ko maiatzaren 2an egindako osoko bilkuran, behin behinekoz onetsi zuen aldaketa egituratzailea egitea Ukarko arau subsidiarioetan, 61. artikuluan ("Lurzoru urbanizaezineko eraikuntzako jarduerak eta erabilerak"). Ukarko Udalak sustatu zuen.
Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an.
Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuak, uztailaren 18ko 129E/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen espediente bat, 61. artikulua aldatzeko Ukarko hirigintza-plangintzako arau subsidiarioetan.
Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ukarren, 2023ko uztailaren 28an.–Alkate udalburua, Jorge Juan Petrina Piñal.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2311253