166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Bete dadin xedaturik dagoena urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), aditzera ematen da ezen Larragako Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren abuztuaren 1eko 63/2023 Ebazpenaren bidez, Steven Alexander Leiper Ocariz Larragako Udaleko zinegotziari eskuordetu diola ezkontza zibil bat egiteko eskumena, udaletxe honetan 2023ko abuztuaren 12an izanen dena.

Larragan, 2023ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2311356