166. ALDIZKARIA - 2023ko abuztuaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Azketako 2. poligonoko 627. eta 628. lurzatietan. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Azketako 2. poligonoko 627. eta 628. lurzatien erabilera aldatzeko. Sustatzailea Víctor De Antonio Latienda da.

Hasierako onespena argitaratu zen 2023ko 88. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 27an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Iguzkitzan, 2023ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, Miguel Ábrego Bujanda.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2311320